Bihar, martitzena, irailaren 28an, 1936ko gerratea izeneko hitzaldia eskainiko du Jesus Gutierrez historialariak. 1936ko gerratearen nondik norakoak, Angiozarko okupazioa eta Intxorta inguruko borrokaldien gaineko hitzaldia eskainiko du, 19:00etan, Ortzi tabernan.
Irailaren 30an, berriz, Juan Ramon Garai idazle eta ikerlariak Errepresioa Debagoienean izeneko hitzaldia eskainiko du, 19:00etan, Ortzi tabernan. 1936an Angiozarren eta Debagoienean gertatu ziren erailketa eta errepresioaren gainekoak eskainiko dizkie bertaratzen direnei.
Memoriaren txokoaren inaugurazioa
Hitzaldiez gain, urriaren 2an, zapatuan, 12:30ean, Angiozarko memoriaren txokoaren inaugurazio ekitaldia izango da.