Antzinako instrumentu originalekin, eta ahots bakarlariekin, Buxtehuderen Membra Jesu Nostri obraz gozatzeko aukera izan zuten atzo Santa Marina parrokiara gerturatu ziren herritarrek: "Publikoak asko disfrutatu zuen ezohiko musika eta formatuarekin".
Lana zazpi kantatako zikloa da eta Buxtehuderen "maisulan koraltzat" hartzen da, Johann Sebastian Bachek gehien miresten duen musikarietako bat. Ahots bakarlari modura, Irene Fraile, Mª Jesus Ugalde, Mikel Astola, Aitor Garitano eta Jesus Garcia Arejula aritu ziren.