Eguraldi txarra eginez gero Plazako arkupetan egitea zuten aurreikusita, baina gaurkoan eguraldia alde izan dute erabat. Egun aproposa, beraz, bergararren aurrean euren talentuak erakusteko.
Hala, Beart elkarteko lagunek askotariko margo teknikekin egindako marrazkiak egin dituzte zuzenean: akuarelekin, errotulagailuekin, arkatzekin... Buztintzale taldekoek, esaterako, momentuan egindako bustinezko piezak sortu dituzte moldeen laguntzarekin. Haizezko instrumentuen zuzeneko emanaldia egin dute Udalatxeko arkupetik, eta artista askoren lanak erosteko aukera izan dute San Martin plazara gerturatu direnek.