Berritze lanak Agorrosingo igerileku txikian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko ira. 21a, 17:27

Berritze "lan mardula" egiten ari dira Agorrosingo igerileku txikian. Duela hamalau urte eraiki zen igerilekua, eta, Udalaren arabera, "berritze premia handia" zuen. Aurreikuspena da irailaren 27an berriro ere erabilgarri egotea.

2007an zabaldu zen Agorrosingo kirol gune berria eta Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, "hainbat berritasun eta sistema berritzaileren aldeko" apustua egin zen: "Myrtha delako sistema; altzairu herdoilgaitza, PVC babesa... Azpitik ikusteko aukera ematen dutenak, garbitzeko errazagoak eta erabiltzailearentzako goxoagoak direnak".

Gaur egun igerileku txikian, erabiltzaile libreetatik aparte, honako jarduera hauek eskaintzen dira: umeen igeriketa, igeriketa egokitua, acuagym eta ur gimnasia terapeutikoa. Berritze lanen aurrekontua 34.600 euro da (BEZ gabe) da, eta hamar urterako bermea eman du berritze lanok egin dituen enpresak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak