Xabier Labaka bergararrak irabazi du VII. Flysch Beltza itsas zeharkaldia

Mirari Altube Arrese 2021ko ira. 21a, 14:39

Mikel Mujika, Karlos Etxaniz, Garbiñe Garcia, Unai Belategi, Oier Eraña eta Xabier Labaka.

Mutrikuko eta Debako uren artean jokatu zen joan den zapatuan, irailaren 18an, VII. Flysch Beltza zeharkaldia. 220 igerilarik hartu zuten parte eta horien artean nagusi izan ziren Xabier Labaka Aldekoa bergararra gizonezkoetan eta Naia Sarasola Gaztañaga ordiziarra emakumezkoetan.

3.000 metro inguruko zeharkaldia egin behar izan zuten eta gizonezkoetan lehia estua egon zen; helmugan, Debako Santiago hondartzan, Labakak egin zuen denborarik onena, 35 minutu eta 7 segundo hain zuzen ere. 

Beste sei debagoiendarrek ere hartu zuten parte; hona hemen guztiak:

  • Xabier Labaka (Bergara): 35:07
  • Oier Eraña (Bergara): 39:48
  • Nestor Berezibar (Arrasate): 41:17
  • Unai Belategi (Bergara): 44:36
  • Mikel Mujika (Bergara): 47:46
  • Karlos Etxaniz (Bergara): 58:25
  • Garbiñe Garcia (Bergara): 58:49

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak