Bearten sorkuntza artistiko ikastaroan izena emateko epea zabalik

Jone Olabarria 2021ko ira. 21a, 09:48

Hirugarren urtez Bergarako Arte Elkartean Sorkuntza Artistikoa tailerra eskainiko dute, Amaia Santamariak gidatuta. Egubakoitzetan izango da, 17:30etatik 20:30etara, eta urriaren 1etik ekainera arte iraungo du. Hilabeteko kuota 40 eurokoa da eta izen ematea beart.elkartea@gmail.com emailaren bitartez egin daiteke.

Sorkuntzak eta esperimentazioak "garrantzia handia" daukate ikastaroan, eta bertan hainbat teknika  erakutsi eta ariketa proposatuko dira: collage, argazkigintza, margolaritza, marrazketa, eskultura,...Norberak bere interesak zeintzuk diren ezagutzea dute helburu saioek ere: "Ikasle batzuk gehiago mugatzen dira proposatutako ariketetara eta beste batzuk gehiago aldentzen dira, hori bakoitzaren arabera".

Ikastaroan parte hartzeko, ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea: "Uste dugunaren kontra, sorkuntzan aritzeko ez da gaitasun berezirik behar, gainontzeko jarduerak bezala egin ahala ikasten den zerbait da eta lan ezberdinak ikusiz elikatzen dugu gure iruditeria". Taldean lan giro polita sortzea, ikasleen artean jakintza elkarbanatzea eta ideiak trukatzea helburu dutela zehaztu du Santamariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak