Murtzian jaioa, 17-18 urte zituela Nafarroara joan zen familiarekin, eta ondoren han ezkondu zen. Orain dela 65 urte etorri ziren Bergarara, Basozabal baserrira. Ondoren Matxiategira joan ziren bizitzera, gaur egun bizi den etxera.
Familiaren zaintzari eskaini dio bizitza Anak, eta urtetan asko gozatu izan du familiartekoak inguruan izanda. Orain dela urte batzuk arte, senarrarekin frontoira joan ohi zen, eta gaur egun telebistan jarraitzen du pilota, bereziki Beñat Rezusta bergararraren ibilbidea, haren jarraitzaile baita.