Bandak San Martin eguna izan du gogoan

Mirari Altube Arrese 2021eko irailaren 16a

Tradizioari jarraituz Bergarako bandak San Martin eguneko kontzertua eskaini die herritarrei. Eta Udal pilotalekua goraino bete da, beti ere edukiera zainduta. 

Enrike Txurrukak zuzenduta hainbat pieza eskaini ditu bandak, besteak beste, Pol-pol (Gonzalez Bastidarena) Mirentxu (Guridirena) eta African Symphony (Van McCoy-rena). San Martin himnoa ere jo dute herritarrek abesteko, eta bukaera, San Martin martxarekin eman diote; herritarrek txaloekin lagundu diete orduan danborrada gogoan.

Gaurko kontzertuan bandako kide gehienak elkartu dira eta "normaltasunera" itzultzen hasi direla adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak