Obra honetan, idazle bergararrak Sardiniako ikerketak eskainitako esperientzia baliatuta, Korsikan, Frantziako eta Suitzako Alpeetan eta Italiako penintsula osoan jarri ditu begiak. Liburuan adierazten duenez, toponimian antzekotasun handiak daude –hirurehun bat leku-izen berdin eta mila eta laurehun antzeko– . Baina, antza, lurralde horien arteko loturak ez dira toponimiara soilik mugatzen. Mitologian, adibidez, Basajauna eta laminak aurkitu ditu Elexpuruk Alpeetan.
Aurkikuntza horiek argazkiz eta mapaz lagunduta azaldu ditu bergararrak liburu berrian.