Berdintasun Kontseilua deitu du Udalak, hilaren 20rako

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 13a, 15:38
2019ko maiatzean egin zen Kontseiluko irudia.

Herrian berdintasunaren alde diharduten –eta alor horretan lan egin nahi duten– Bergarako herritar eta elkarte guztiei dei egin die Udalak, datorren astelehenean, hilak 20, egingo den Berdintasun Kontseiluan parte hartzeko. 18:30ean izango da, Irizar Jauregian.

Berdintasun Planaren ebaluazioaren eta III. Planaren diseinuaren prozesuaren eguneraketa aztertzea eta azaroaren 25era lehenengo urratsak ematen hastea dira bailarako puntu nagusiak.

Kontseiluak ordu eta erdiko iraupena izango du, eta Udalak azaldu duenez, pandemiak eragindako egoera dela eta, ez da adin txikikoak zaintzeko zerbitzurik eskainiko. Nolanahi ere, bilerara telematikoki jarraitzeko aukera egongo da, berdintasuna@bergara.eus helbidean eskaera eginez gero.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak