Urriaren 2tik 3ra egingo da Jakako txangoa, eta egun bakoitzean irteera bat egitea da Mendi Taldearen asmoa. Aurreratu bezala, 19:00etan zabalduko da zerrenda gaur, eta ohartarazi dute COVID-19 pasaportea aurkeztu beharko dela –aurreko irteerara joan direnek, ez–. Ordainketa, berriz, transferentzia bidez edo bankuan bertan egitea eskatu dute.