Nagusitasun osoz irabazi du IDK Euskotrenek Bergara Hiria emakumezkoen txapelketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ira. 10a, 21:48

IDKko jokalaria baloiarekin. Argazkia: Imanol Soriano.

Bergara Hiriaren hirugarren edizioa jokatu dute gaur IDKk eta Barakaldok. Kategoria ezberdinetako taldeak direla argi geratu da Labegaraietan.

90-25 emaitzarekin irabazi du IDK Euskotrenek Bergara Hiria emakumezkoen txapelketa. Partidu motza izan da, lehia gutxikoa. Kategoria ezberdinetan jokatzen duten taldeak direla argi ikusi da Labegaraietako norgehiagokan.

Emakumeen saskibaloia bultzatzea

Ion Beistegi pozik zegoen partiduak eman duenarekin: "110 bat lagun etorri dira partidua ikustera, eta giro polita egon da. Helburua bete dugula esan daiteke, jendea pozik geratu da eta kiroldegi berria izateak ere laguntzen du".

Partidu amaieran sariak banatu dituzte: Aitor Aranzabal zinegotzia, Iñaki Ugarteburu teknikaria eta Marian Mellado arduratu dira sari banaketaz. Nabarmendu behar da Melladok egin duen azken sari banaketa izan dela. 2007a ezkero BKE saskibaloi saileko presidentea izan denak kargua utzi berri du Ion Beistegiren eskuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak