Urriaren 8tik 12ra egingo den Topagune Sozialistan parte hartzeko deia egin dute Bergarako Gazte Egunean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ira. 10a, 20:47

Argazkia: Imanol Soriano.

Gazte Eguna ospatu dute gaur Bergaran. Batetik, Altsasun egingo den Topagune Sozialistaren berri eman dute; eta, bestetik, Seminarioko patioan musikaz gozatzeko aukera eskaini dute.

Urriaren 8tik 12ra bitartean Topagune Sozialista egingo dute Altsasun. GKSk eta IAk antolatuta lau eguneko kanpaldia egingo dute: musika, hitzaldiak, tailerrak... izango dituzte.

Egitaraua eta autobusa

Topagunearen berri eman dute gaur iluntzean Bergaran, Gazte Egunaren barruan egindako aurkezpenean. Nabarmendu dute egitaraua hurrengo egunetan argitaratuko dutela. "Bailaratik autobusa jarriko dugu Altsasura joateko eta izena non eman behar den jakinaraziko dugu aurrerago", azaldu du GKSko kide den Joanes Plazaolak.

Gazte Egunaren helburua bikoitza izan da: batetik, Topagunearen berri eman; baina, bestetik: "Azkenaldian zaila izan da sozializatzea eta nahi genuen leku publiko bat eskaini jendea sozializa dadin".

Seminarioko patioan Lemak eta The Clayton taldeen musikaz gozatzeko aukera egon da gaurkoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak