'Kristo Erruki' bideokliparekin aurkeztu du bigarren diskoa Diablues ta Bluzifer bikoteak

Mirari Altube Arrese 2021eko irailaren 10a

Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe bigarren diskoarekin dator Bergarako Diablues ta Bluzifer bikotea. Eta horren berri emateko Kriso Erruki kantuaren bideoklipa zabaldu du. Londonen grabatu dute zati bat, Iñigo Gallastegi laguna aktore lanetan jarrita.

Blues akustikoa lantzen dute Mikel Etxeberriak (aho-soinua, gitarra eta ahotsa) eta Asier Elorzak (ahotsa, gitarra, dobroa eta tronpeta) 2014az geroztik. Disko berriaren gainean zera adierazi dute: "Bi kultura fusionatu nahi izan ditugu. Jaiotzatik arnastu dugun euskal kultura eta gure gustuengatik, aspaldi adoptatu genuen blues afroamerikarra. Ideia horrekin kozinatu dugu gure bluesa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak