Feriaren kokapena aldatu egin da aurten, eta postuak Fraiskozuri plazan eta Ibargarai kalean egongo dira, 09:30etik 14:30era. Udalak aurreratu duenez, barazki, fruta eta gazta lehiaketa egiteaz gain, askotariko produktuak egongo dira azokan: foie-ak, gazta, hestebeteak, ogia, gozogintza, kontserbak, eztia, likoreak, garagardo ekologikoak…
Bestetik, Seminarioko patioan, 11:30ean, odoloste dastaketa egingo da, Bixain, Imaz, Leturia eta Urcelay harategien eskutik. Udalak mahaiak eta aulkiak jarriko ditu bertan jan ahal izateko. Horrez gain, toki berean, gazta lehiaketa ere egingo da 10:30ean.
Gorabeherak zirkulazioan
Postuen muntaia lanak egiteko zirkulazioa moztuko da egubakoitz goizean, Fraiskozuri plazan eta Ibargarai kalean. Horretarako, aparkalekuak libre utzi beharko dira ostiral goizerako. Feria egunean, zapatuan, 07:00etatik aurrera errepidea itxiko da trafikoarentzat.