Sorkuntza artistikoa lantzeko kurtso berria hastear, Amaia Santamaria bergararraren eskutik

Larraitz Zeberio Lekuona 2021eko irailaren 8a

BEARTen –Bergarako Arte Elkartean– izango dira saioak urritik ekainera, ostiraletan. Arte graduatua da Santamaria. Argazkigintza, margolaritza, marrazkigintza eta eskultura collage-a landuko dituzte, besteak beste.

Saioak ostiraletan izango dira, 17:30etik 20:30era eta zabalik da izen-ematea. Eskaintza helduendako da eta edonork har dezake parte.

Santamaria orain hiru urte hasi zen Bergaran sorkuntza tailerrak gidatzen. Garrantzia ematen dio irudimenari eta baita ere lan prozesuari berari.Nork bere teknika garatu behar duela uste du. Aurreko urteetan moduan argazkigintza, margolaritza, marrazkigintza eta eskultura collage-a landuko dituzte.

Izen ematea zabalik

Saioetan izena emateko zein informazio gehiago eskuratzeko interesatuek bi bide dituzte. 690 251 450 telefono zenbakira deitzea (Amaia Santamaria) edo beart.elkartea@gmail.com helbidera idaztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak