Seminarixoak bikotekako dantza txapelketa hartuko du egubakoitzean

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 7a, 16:13

Bergarako Musika Eskolak Bergarako Udalaren laguntzaz antolatu duen edizio hau Moises Azpiazuren omenez egingo da, eta zehazki 36. edizioa da. Guztira zortzi bikotek eman dute izena aurten.

16 urtetik gorako zortzi bikotek hartuko dute parte; horietatik bat Bergarakoa: hain zuzen ere, Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok osatzen dutena. Gainerako parte-hartzaileak, Azpeitia, Lezo, Oiartzun, Sopela eta Legazpitik datoz. Eta epaimahaia Dantzari Biltzarrak izendatutako hiru kidek osatuko dute: Ane Anzak, Karlos de las Herasek eta Xabier Mendizabalek.

Sariei dagokienez, bikote irabazleak garaikurra, txapela, zapia eta 200 euro eskuratuko ditu. Bigarren bikoteak garaikurra eta 180 euro eta hirugarrenak garaikurra eta 170 euro.

Aurreratu bezala, dantza txapelketa irailaren 10ean, egubakoitza, izango da, arratsaldeko 19:30etan. Sarrera doan izango da eta Seminarixoko edukiera gehienez ere %60koa izango da, Osasun Sailaren araudiari jarraiki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak