Irailaren 30era arte eman daiteke izena hizkuntza taldeetan parte hartzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko ira. 7a, 15:42

Bergaran atzerriko hizkuntzak ikasten ari direnei euren ikaskuntza prozesua errazteko egiten dira hizkuntza taldeak. Normalean hizkuntzak ikasten ari direnek, hizkuntza hori praktikatzeko zailtasunak izaten dituztelako. Taldeak gehienez zazpi lagunez eta gutxienez lau lagunez osatuta egongo dira; izena eman behar da irailaren 30a baino lehen.

Autonomoak izango dira taldeak, ez da irakaslerik egongo akatsak zuzentzeko ezta mintzapraktika bideratzeko ere. Taldeak astero arduradun bat izendatuko du, hurrengo asterako eztabaidarako gai bat hautatu eta taldekideei aurkezteko. Taldeetan sartzeko ez da mailaketa probarik egingo, hasiera batean izena ematen duen edozeinek parte hartzeko aukera izango du (hizkuntza maila edozein delarik).

Izen-ematea irailaren 30era arte izango da:

-Helbide elektroniko honetara idatzi behar da: gazteria@bergara.eus

-Udalaren webgunean, hizkuntza taldeak atalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak