Adur euskal mitologian girotutako rol jokoa da; istorioak asmatzean datza eta jokalari bakoitzak pertsonaia bat irudikatzen du: basajauna, lamia, Mari… Jokoaren edukiak liburu baten daude bilduta, eta Eneko Azedo sortzaileak liburu hori aurkeztuko du zapatuan Bergaran.
Gainera, aurkezpenaz gain, jokatzeko aukera ere izango da kartzela zaharrean. Eta bertaratu ezin direnentzat saioa Txapa irrati librearen bidez (97.20FM) jarraitzeko aukera jarri dute.