Bergarako Erraldoien Taldeak 20. urteurrena ospatuko du, hitzaldi eta erakusketa batekin

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 6a, 11:14

Erraldoiak dantzan, 2019ko Pentekosteetan.

Iaz 20 urte bete zituen Erraldoi Taldeak, baina pandemiak eraginda, bertan behera geratu ziren ospakizun-ekitaldiak.  Halere, taldekideek lanean jarraitu dute, eta hilabete honetan konpartsaren sorrera hitzaldi eta erakusketa batekin ospatuko dute, Bergarako Udalarekin elkarlanean.

Hilaren 10etik 26ra bitartean, Erraldoiak eta Bergara; jaia, musika, herria izeneko erakusketa egongo da ikusgai Bergarako Aroztegi aretoan. Konpartsakideen esanetan, erraldoiek Bergarako jaietan izan duten presentzia, erraldoi taldeak izan duen ibilbidea eta bestelako bitxikeria batzuk ikusi ahal izango dira.

Bestetik, hitzaldi bat ere egongo da, erraldoien jatorrian eta ohituretan sakontzeko. Hiru adituk jardungo dute Seminarixoan, hilaren 12an, 12:00etan. Zergatik dantzatzen dute erraldoiek? Zer dantzatu dezakete? Noiztik dantzatzen dute? Horiek eta beste hainbat galdera argituko dituzte Iñigo Castellano Tuterako erraldoi konpartsako arduradunak, Patxi Laborda 25 urtez Iruñeako konpartsako kidea eta egun Sestaoko konpartsako arduraduna denak eta Mari Ganuza erraldoi egileak eta 20 urtez Iruñeako konpartsako arduraduna izan denak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak