Zabalik dago administrarien lan poltsarako izen-ematea, irailaren 21era arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021eko irailaren 2a

Bergararren Arreta Zerbitzua, Bergarako udaletxean. (Argazkia: MakeItVisual)

Udala aldi baterako kontratazio premiei erantzuteko administrarien lan-poltsa osatzera doa oposizio-lehiaketa bidez. Halaber, administrari laguntzaileen aldi baterako kontratazioen premiei ere erantzuteko erabiliko da. Irailaren 21era arte aurkeztu behar dira eskaerak; Bergararren Arretarako Zerbitzuan edota Udalaren webgunean.

 

Lehiakideek oinarrietan jasotako baldintzak bete beharko dituzte, adibidez, batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokide den titulua izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagiria.

Administrarien lan-poltsa erabiliko da Udalean sortzen diren behin-behineko beharrei erantzuteko. Gainera, horrela baimenduko balute izangaiek, beste udal edo entitate publikoei lagako zaie, aldi baterako kontratazio-premia dutela eta propio eskaera egingo balute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak