Jazz doinuez gozatzeko aukera egongo da domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ira. 3a, 10:00

Organic Matters taldeak jazz emanaldia eskainiko du San Martin plazan, domekan.

Jazz ibiltaria zikloaren barruan, emanaldia eskainiko du Organic Matters taldeak San Martin plazan, domekan. 19:00etan izango da emanaldia –euria bada, Seminarioko karpan–.

Hammond organoa

Organic Matters laukotea euskal jazz agertokiko musikari entzutetsuek osatzen dute. Hammond organoaren soinu vintagea da taldearen ezaugarri nabarmenena. Jazza gustuko dutenendako ekitaldi paregabea izango da domekakoa.

Lau ekitaldi izango ditu ekitaldiak

Jazz ibiltaria zikloak lau emanaldi izango ditu: Bergaran, Beasainen, Galdakaon eta Elorrion. Bi taldek joko dute: Organic Matters eta Girls in Band taldeek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak