Ndank Ndank elkarteak hiru lehiaketa abiatu ditu 10. urteurrena ospatzeko

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 1a, 18:58

Kartel lehiaketa, logo eta lelo lehiaketa eta marrazki lehiaketa jarri ditu abian senegaldar eta euskaldunen irabazi asmorik gabeko elkarteak. Adin guztiei zuzendutakoak dira eta sariak egongo dira hiru modalitateetan.

Irailaren 3tik urriaren 31ra egongo da lanak aurkezteko aukera, eta azaroaren 4an –urteurrenaren egunean– egingo da sari-banaketa, Irizar Jauregian, arratsaldeko 19:00etan.

Kartel lehiaketan, kulturartekotasuna, lankidetza, Euskal Herria eta Senegal hitzak agertu beharko dira nahitaez, eta lan onenak 100 euro irabaziko ditu. Logo eta lelo lehiaketan, berriz, 10. urteurrena islatu beharko da eta 50 euro eskuratuko ditu garaileak. Bukatzeko, marrazkien kategorian, elkartea bera izan behar da gai nagusia eta lau kategoria egongo dira: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, 12tik 18 urtera bitartekoak eta helduak.

Oinarri guztiak daude txosten honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak