Birziklatutako elementuak ardatz dituen kale antzerkia gaur iritsiko da Osintxura

Jone Olabarria 2021eko abuztuaren 26a

'Trakamatraka' taldeak birziklatutako elementuekin egindako instrumentuak ardatz dituen ikuskizuna eskainiko du Osintxun. Musika eta antzerkia uztartuz, emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute osintxuarrek, 19:00etan.

"Musika bihurtutako zaborra" da ikuskizunaren oinarria,  birziklatzearen eta musika-sormenaren garrantziaz jabetzeko asmotan: "Gizarte honek baztertzen dituen objetuekin egindako musika-tresnak oinarri ditu ikuskizun musikalak. Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak...".

Domekan, 'Festamentua' ikuskizuna

Asteburuan ere egongo da zer ikusi Osintxun. Hain zuzen ere, Tio Teronen Semeak taldearen eskutik Festamentua dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da domeka eguerdian, 12:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak