Ehundu/desehundu erakusketa jarriko du ikusgai Celia Eslava artista nafarrak Aroztegi aretoan. Abuztuaren 13an zabalduko dute, eta irailaren 5era arte egongo da ikusgai.
Natura-kultura eta emakumea-gizakumea dikotomiak izango ditu ardatz Eslavaren erakusketak. Emakumeen mendekotasunaren unibertsaltasunaren zergatia azaltzeko, gizateriaren aurrerabidea kultura naturaren gainetik menderatzeko saiakera gisa deskribatzen du. Gogoeta horien barruan sartzen da ehundu/desehundu erakusketa.
Celia Eslava
Celia Eslava (Iruñea, 1955) Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan. Geografia eta Historiako ikasketak eta Artearen Historiako Gradukoak ere egin ditu Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNED).
Erakusketa
Aroztegiko ordutegia izango da: martitzenetik barikura 18:00etatik 20:30era; zapatuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta, domeka eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.