Amaitu dituzte Uberako eskola-etxeko obrak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko uzt. 30a, 10:51
Uberako eskola-etxea obren aurretik.

Uberako eskola-etxean egin dituzten birgaitze lanak amaituta, irailean inauguratuko dute.

Uberako elkarte-gunea –eskola-etxea– auzotarrek erabil dezaten egindako birgaitze-lanak eta traba arkitektonikoak kentzeko obra amaitu dute. Hala, aurrerantzean, elkarte-gunea Uberako bizilagunek erabilgarri izango dute. Irailean inauguratuko dute elkartea.

Lanen prozesu guztian elkarlanean aritu dira Bergarako Udala eta Uberako auzotarrak, eta bi aldeek adierazi dute "emankorra" izan da elkarlan hori.

Eraikina, guztiz finkatuta

Udaleko teknikarien ustez, guztiz finkatuta geratu da eraikina. Orain dela egun batzuk, obrak amaitu berritan, eraikina ikusten egon ziren Uberako auzo alkate Gorka Buruaga, Bergarako alkate Gorka Artola, Auzoetako zinegotzi Nagore Iñurrategi eta Hirigintzako zinegotzi  Juan Luis Gonzalez .

Biark Studio SLP enpresak idatzi zuen proiektu teknikoa, eta 2019ko urrian onartu zuen Udalak. Lanak, aldiz, Construcciones Frixi SL enpresak egin ditu,  256.872,29 eurotan -BEZ barne- .

Erein programaren laguntza

Nabarmendu behar da, lan hauek Eusko Jaurlaritzak auzo eta landa guneak sustatzeko duen Erein programaren barnean onartu zirela, eta horren ondorioz Udalak eskola-etxea birgaitzeko lanak egiteko 93.573,90 euroko diru-laguntza jaso duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak