Desfibriladoreak jarri ditu herriko hainbat puntutan Bergarako Udalak

Irene Jauregi 2021ko uzt. 29a, 13:09

Eraikin publikoen barruan aurkitzen ziren desfibriladore batzuk kalera atera ditu Bergarako Udalak, baita berriak jarri ere. Larrialdiak edozein momentutan gerta litezkeela-eta erabaki du Udalak desfibriladoreak kalera ateratzea, edozein ordutan erabilgarri egon daitezen.

Kalean ipinitako desfibriladoreak automatikoak eta erabil errazak dira, edonork erabili ahal izateko. Aparatuen ondoan jarraibideak jasotzen dituzten azalpen orriak daude eta, ahots bidezko oharrak ere ematen dituzte makinek, nola erabili erakutsiz.

Herriko leku ezberdinetan kokatu dituzte desfibriladoreak, besteak beste: 

  • Agorrosinen (kanpoan).
  • Labegaraieta kiroldegiaren kanpoaldean.
  • Frontoian, Atariko aterpean.
  • Udaletxean (udaltzaingoan).
  • Seminarixoan, kanpoan (sarrera ondoko zutabean). 
  • Irizar jauregia, barruko atarian.
  • Osintxun, Txuringokoa kanpoaldean.
  • Angiozarren, Mediku kontsultaren kanpoan.

Horiez gain, udaltzaingoak eramangarria den bat ere izango du ibilgailuan. Bestetik, ekitaldiak antolatzekotan, eramangarria den beste desfibriladore bat eskuratu ahal izango da; herriko eragileek ekimenen bat antolatzen dutenean hori eskatzeko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak