Gasteizko Klub Nautikoan, Uribarri Ganboako urtegian, ari dira txapelketa jokatzen. Optimist deritzon kategorian, zazpi erkidegotako 14-15 urtera arteko lehiakideek ari dira parte hartzen: Kantabria, Kanariar uharteak, Valentzia, Balearrak, Galizia, Katalunia eta Euskadi.
Haize faltak gaur abiatu duten lehen jardunaldiaren hasiera atzeratu bada ere, 17:30ak bueltan "baldintza oso aproposak" zeuden belaontzietarako.
Estropadak domekara bitartean
Erkidego bakoitzeko bi taldek eta talde bakoitzeko lau belaontzik hartuko dute parte eta Euskadiko Federazioak hautatu dituen zortzi partaideen artean 12 urteko Telmo Ayerbe bergararra egongo da; Gasteizko Klub Nautikoko ordezkari arituko da Ayerbe. Gasteizko Klub Nautikoko presidente Jose Luis Garridoren arabera, "etorkizun oso oparoa" duen kirolaria da gazte bergararra.