San Martin ferian postua jartzeko izen-ematea zabalik

Irene Jauregi 2021ko uzt. 20a, 11:51

Irailaren 11n ospatuko da aurten San Martin feria. Hala, Bergarako udalak, postua jartzeko deialdia zabaldu berri du. Uztailaren 25a baino lehen eman beharko da izena, Ibargarai kalean postua jartzea nahi izanez gero.

Aurten ere, Bergaran ospatzen den San Martin feriak ez du hutsik egingo eta irailaren 11n egingo da. Ibargarai kalean jarriko dira postuak 09:30etik 14:30era. 

Postua jarri nahi duten ekoizleek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  • Postua jartzeko eskaera orria.
  • Eskaera egiten duen pertsonaren identifikazio-agiria (NAN, AIZ edota pasaportea)
  • Enpresaren IFK (identifikazio fiskaleko kodea), egindako eskaeraren produktuen salmentari dagokiona.
  • Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren alta (EJZ).
  • Gizarte Segurantza eta Ogasunean egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
  • Osasuneko erregistro-zenbakia edo osasuneko baimena (giza kontsumorako elikagaien kasuan).
  • Elikagaiak manipulatzeko txartela, edo baliokidea den ikastaroaren ziurtagiria, ontziratu gabeko produktuen salmentaren kasuan; bost urtetik gorako dokumenturik ez da onartuko.
  • Nekazaritzarako ustiategiaren txartela, hala badagokio.

Honako helbide elektroniko honetara bidali beharko dira izen-emate orria beteta eta horrekin batera eskatutako dokumentazio guztia: ferixabergara@bergara.eus

Tramiteak burutzeko informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak