2022ko ekainaren 30era arte luzatu dio Athleticek Vanesa Gimberti kontratua, defentsaren postuan jokatzen jarraituko duelarik urtebete gehiagoz. Talde zurigorrian gehien jokatu duten jokalarien artean bergararra, 11. postuan aurkitzen da 235 partida jokatuta.
Bederatzigarrenez
2013-2014 denboraldian iritsi zen Bergarako jokalaria Lezamara eta bere bederatzigarren denboraldia beteko du Primera Iberdrola taldean, 2021-2022an. Bere lehen debuta egin zuenetik, 39 izan dira Gimbertek sarturiko golak.