Erakusketak, arrazakeria, indarkeria, kolonialismoa, desberdintasuna, eta beraien gorputz, komunitate eta lurraldeen aurka bizi duten mehatxu etengabearen ondorioz euren eskubideen alde borrokatzen duten emakumeen aurpegiak bistarazten dituzten argazkiak eskainiko ditu.
Mundu justuago bat lortzeko ahotsa eman eta eskuak altxatzen dituztenen aldeko erakusketa izango da.
Argazkilari independentea
Guatemalako bokaziozko foto-kazetari eta foto-dokumentalista independentea da Cristina Chiquin (1983), bere lanak justizia-prozesuak, giza eskubideak eta emakumeen borroka dokumentatzera bideratzen dituelarik.
Beste lan batzuen artean, bortxaketa larrietatik bizirik atera ziren emakumeak ikustarazteko egindako ekarpen apartagatik izan zen saritua 2013an Komunikabideetako Emakumeeen Espainiako elkartearen eskutik aipamen berezia jaso zuen. Aipamen hori emakumeen aurkako indarkeria salatzen duten Latinoamerikako kazetariei egiten zaien aitorpena da.