Burdinolak irabazi du Bergara Hiria

Xabier Urtzelai 2021ko uzt. 10a, 18:34

Bergara Hiria emakumezkoen hockey txapelketa jokatu dute gaur labegaraietan, eta Burdinolak ez du kontrariorik izan: "Ondo ibili gara, jokatutako bi partiduak irabazita guretako izan da garaikurra", adierazi du Ojangurenek.

Goizean jokatu duten txapelketan Burdinola, Gasteizko Sumendi eta Segoviako Cochinillos voladores taldeak izan dira zein baino zein gehiago, eta etxekoek ondo irabazi dituzte jokatutako bi partiduak. Sumendikoek partidu bakarra irabazita bigarren postua eskuratu dute, eta Segoviako taldea izan da hirugarrena. Gero, arratsaldean, hirunako torneoa antolatu dute, eta bi kategoria antolatuta denetariko emaitzak izan dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak