Bergara Hiria hockey txapelketa jokatuko da zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko uzt. 8a, 12:11

Bergara Hiria emakumezkoen hockey txapelketako une bat.

Bergara Hiria emakumezkoen hockey txapelketa zapatu honetan jokatuko da, Labegaraietako kiroldegian. Aurtengo edizioan, baina, batetik, txapelketa jokatu da goizean, federatutako Sumendi, Burdinola eta Cochinillos Voladores taldeen artekoa. Arratsaldean, berriz, 3x3 emakumezkoen hockey txapelketa izango da, eta bertan benjaminak, alebinak, infantilak eta nagusiak arituko dira.

Uztailaren 10e​an, zapatu honetan, emakumezkoen hockey txapelketa izango da, Labegaraietan. Hiru taldek hartuko dute parte, alde batetik EAEko bi talde indartsuenak (Sumendi eta Burdinola) eta bestetik Espainiako Cochinillos Voladores, Salamancako taldea. Hiru partidu jokatuko dira, ordutegi honetan:

  • 09:30 Burdinola -  Sumendi
  • 11:00 Burdinola – Cochinillos Voladores
  • 12:30 Sumendi - Cochinillos Voladores
  • 13:45 Sari banaketa

Arratsaldean, 3x3 emakumezkoen hockey txapelketa izango da, eta bertan, lau kategoriatan banatuko da lehiaketa (benjaminak, alebinak, infantilak eta nagusiak). 14:45etan hasita, 20:00ak bitartean izango dira partiduak, eta amaitzean, kamisetak eta garaikurrak banatuko dira.

Helburu garbia

Bergara Hiria emakumezkoen hockey txapelketako helburua urteroko bera izango da: Emakumezkoen hockeya sustatzea umeen, gazteen eta nagusien artean. Horrekin batera, egun ederraz gozatzea aurreikusten dute, eta bide batez, kirola eginez disfrutatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak