Elena Lete, Bergarako alkate ohia, legebiltzarkidea izango da

Mirari Altube Arrese 2021eko uztailaren 8a

Aitor Aldasoro jeltzaleak legebiltzarkide izateari uko egin dio eta haren eserlekua Elena Lete bergararrak beteko du. Hala jakinarazi du EAJ alderdiak sare sozialen bitartez.

EAJren Gipuzkoako zerrendan hamabigarren postua bete zuen Bergarako alkate ohi Elena Letek, eta Aldasorok uko egitean, bergararrak beteko du haren hutsunea. EAJren legebiltzarreko taldean beste bi debagoiendar ere badaude: Luis Javier Telleria antzuolarra eta Aitor Urrutia eskoriatzarra.

2016ko urtarriletik 2019ko maiatzera Bergarako alkate izan zen Lete. Egungo agintaldian EAJren udal taldeko buru izan da baina martxoan dimititu egin zuen arrazoi pertsonalak argudiatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak