Uztailaren 13an burutuko dira lurzoruaren okupazioaren ordenantza berritzeko bilera irekiak

Irene Jauregi Velasco 2021ko uzt. 7a, 09:33

Bergarako Irizar jauregian burutuko dira bilerak eta hiru saio ezberdinetan banatuko dira hauek; 09:00etan ostalariekin, 15:00etan merkatariekin eta 18:00etan herritarrekin.

Bergarako tabernari eta merkatariek, ekainaren amaieran burututako inkesta digitalaren bitartez helarazi dizkiote Udalari espazio publikoen okupazioaren udal ordenantza berritzeko dituzten ekarpenak.

Hiritik at enpresak eman zion landa lanari hasiera, eta tabernari eta merkatariek egindako ekarpenak aztertuta, beste kolektiboei ere prozesua zabaltzea aurreikusten da uztailaren 13rako deitutako bilera hauen bitartez.

Hiru saio ireki egingo dira; 09:00etan ostalariekin, 15:00etan merkatariekin eta 18:00etan herritarrekin. Urte amaierarako behin-betiko ordenantza prest egotea aurreikusten du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak