Zubieta eta Mahasterreka kaleetako proiektua aurkeztuko du Udalak martitzenean

Uxue Igarza Loiola 2021eko uztailaren 2a

Bizilagunekin bilerak egin ditu Udalak, proiektua azaldu eta haien proposamenak eta iritziak jasotzeko. Orain, ekarpenak jasota, azalpena emango da Seminarixoan.

Martitzenean, hilak 6, Zubieta eta Mahasterreka kaleen urbanizazio lanen inguruko aurkezpena egingo du Bergarako Udalak 18:00etan, Seminarixoan. Udal ordezkariez gain, BEB eta Zetabi arkitektura bulegoetako arkitektoak egongo dira; beraiek izan baitira teknikoki proiektua garatu dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak