Udan hainbat kultura ekitaldi eskainiko dira Bergarako auzo eta kaleetan

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 28a, 15:54

Uztailaren 17an joko duen Kilimak taldearen argazkia.

Bergarako Udaleko kultura zerbitzuak uztaila eta abuzturako prestatu duen eskaintzaren berri eman du: kontzertuak, tailerrak, antzerki emanaldiak, aire libreko zinema… Azaldu dutenez, herritar guztien neurrira egokitu nahi izan dute programa.

Kultura mahaiarekin eta Bergarako kultura elkarteekin lankidetzan, Udalak udarako prestatutako kultura egitaraua aurkeztu du. "Izaera anitzeko ekimenak dira, adin tarte desberdinetako pertsonentzat pentsatutakoak, eta udalerriko kokaleku desberdinetan egingo direnak", adierazi dute.

Berumuga kontzertuak, Espoloian, 22:00etan

  • Uztailaren 2an, Malevaje.
  • Uztailaren 9an, Seda.
  • Uztailaren 16an, Sinead Savage & the Flytones.
  • Uztailaren 23an, Josh Hoyer & Soul Colossal.

Uztaileko kontzertuak Usondo parkean

  • Iker Hiriart eta Sady Ayastui, La Basu eta El Negro. Uztailak 10, 21:30ean.
  • On the Go eta Kilimak. Uztailak 17, 22:00etan.
  • Willis Drumond. Uztailak 29, 22:00etan.

Auzoetako kultura eskaintzak

  • Gora Kasete haurrentzako emanaldia. Uztailaren 11n, 12:00etan, Labegaraietan.
  • Garagardo dastaketa. Uztailaren 13an, 19:00etan, San Lorentzon (aurrez izena eman behar da webgunean).
  • Indai eta Azkaiter Pelox. Uztailaren 24an, 18:30ean, San Juan auzoan (euria bada, Uberako frontoian).

Parkeetan izango diren antzerki emanaldiak

  • Uztailaren 22an, 19:00etan, antzerki arinak Errekaldeko parkean: Tartean Teatroren Biba voi: dario fo eta franca rame akorduan.
  • Uztailaren 25ean, 19:00etan, Trapu Zaharra taldearen Mesede bat egiteagatik antzezlana Errotalde parkean.

Artearekin lotutako ikastaroak

  • Mural ikastaroa, BEARTek antolatuta: uztailaren 5etik 9ra, 10:00-13:00.
  • Zeramika ikastaroa, Buztintzale Zeramika elkarteak antolatuta. Uztailak 13, 15, 20, 22, 17:00-19:00.

Aire libreko zinema

  •  Uztailaren 14an, Serafin Esnaolaren filma eta Charles Chaplinen Tiempos modernos.

Abuztuko emanaldiak

  • Abuztuaren 5ean, 20:00etan, Irala kalean antzerkia kalean: Zirkugintza taldearen Zirkoteke.
  • Abuztuaren 26an, 19:00etan, Osintxu auzoan: Matraka man non troppo kale antzerkia.
  • Abuztuaren 29an, 12:00etan, Osintxu auzoan: Tio Teronen semeak taldearen Festamentua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak