Bergararrak finalean, etxean, eta publikoarekin, gainera

Julen Iriondo Mtz. de Zuazo 2021ko eka. 25a, 12:32

Udaberri Txapelketako Bigarren Mailako finala jokatuko dute gaur Etxezarretak eta Rezustak, legazpiarren aurka.

Asteburuan Errenterian irabazita sailkatu ziren Etxezarreta eta Rezusta Udaberri Txapelketako finalerako. Aurreikusitako partidua egin zuen Bergarako bikoteak, Etxezarretak pilotari eman ohi dion abiadura aprobetxatuz, baina Rezustak ere oso partidu serioa egin zuen. Atzean kargatu zuten jokoa, eta euren atzelariak –ohikoa ez, beste bat– ezin izan zion eutsi. 22-11 izan zen emaitza.

Ondorioz, gaur –egubakoitza–, 20:30ean eta etxeko frontoian, finala izango dute Etxezarretak eta Rezustak, Legazpiko bikote baten kontra. "Euren atzelaria nahikoa gogorra da, kolpez Rezusta baino gehiago; ea Etxezarretak eramaten duen jokoaren ekimena", zioen Bergararren prestatzaile Julen Aranburuk. Aspaldiko partez, zaleek frontoian egon ahalko dute finalean. Finalaren aurretik, infantilen Etxabe-Etxeberria partidua jokatuko da, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak