Kortsarioen galeria, Euskal museotik eta Bonnat-Helleu bi pausotara dagoen kultur elkarte batek kudeatzen du, Baionako Herriko etxearen laguntzarekin. Horren helburua da elkarteko kideei euren lanak erakusteko aukera eskaintzea, eta bide batez, herriko artistei zein mugaz gaindikoei espazio bat eskaintzea eta bultzada ematea.
22 lan aurkeztuko dira igandean zabalduko den erakusketan, eta bertan parte hartu duten artisten artean honako hauek daude: Juan Martin Aristi Artolazabal, Pili Azkarate Garitano, Antton Arrillaga Ibarluzea, Maite Azkargorta Zelaia, Ricardo Azkargorta Zelaia, Ramon Barrutiabengoa Alberdi, Jon Balentziaga Larrañaga, Justina Elexpuru Arregi, Karlos Galarraga Aranzabal, Xabier Larrañaga Agirrezabal, Mayra Jimenez Navas, Daniel Laskurain Areitioaurtena, Mari Carmen Laskurain Loidi, Alfonso Romera Arrabal, Josu Okina Latorre, R.P., Marilu Unzurrunzaga Galdos, Kontxi Idigoras, Mari Paz Alustiza Larrañaga, Ramon Aranzabal Mendizabal, Xabier Agirre Unamuno eta Juanjo Altuna Akizu aurkituko dira.
Beste lan batzuen artean, Bearteko kideek egindako honako hauek ikusi ahal izango dira erakusketan: