Alde batetik, 80 urtetik gorakoen artean, Jesusa Larrañaga, Eusebio Mendizabal, Maria Guisasola, Jabier Larrañaga, Severo Larrañaga, Isabel Pildain, Antoni Balenciaga, Jose Irureta, Angelita Larrañaga, Bizenta Mendizabal eta Benita Beitia izan ziren omenduak atzoko bazkarian. Bestetik, Alaia Aznal Azpeitia, 2020ko maiatzaren 28an jaiotako umea, bere gurasoekin gerturatu zen bazkarira, omendua izateko; Paul Aznal eta Irati Azpeitia.
Hala, bazkaria girotzekotan, Oier Iturbek eta Izar Aranburuk aurreskua dantzatu zuten gerturatutako auzokideen aurrean.

