2020ko martxotik itxita egon ostean, ekainaren 24an irekiko dute Arrizuriaga parkea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko eka. 23a, 17:48

Arrizuriaga jauregia, artxiboko argazki baten.

Bihar, ekainak 24, irekiko dute urte eta hiru hilabetez itxita egon den Arrizuriaga parkea. "Segurtasuna bermatu bitartean itxita egon da eremua", adierazi dute Udal Gobernutik. Hori bai, jauregia sei metroko segurtasun distantziarekin itxiko da eta putzuaren ingurua ere hesituta egongo da.

Herritarren segurtasuna bermatzeko lanak eginda, bihar, ekainak 24, eguerdian zabalduko da berriz Arrizuriaga parkea. Bertako eraikineko teilatuan hainbat teila askatuta zeuden eta 2020ko martxoan haizeteak bota egin zituen. Udal Gobernuak azaldu duenez, teilatuaren arbelak berrikusi dira eta egoera onean ez zeudenak kendu edo aldatu egin dira. Orain, oinezkoentzako segurtasuna bermatuta zabalduko da. Hala ere, eraikinaren perimetroa sei metroko segurtasun distantziarekin itxiko da eta putzuaren ingurua ere hesituta egongo da.

Alerta meteorologikoak (haizeteekin beti, euriagatik laranja eta gorrian, eta elur edo txingorragatik beti) daudenean lorategi osoa itxi egingo da segurtasuna bermatzeko.

Alerta meteorologikoak eman ondoren, udal teknikariek eraikinaren egoeraren ikuskapena egingo dute hartutako neurriak mantendu edo indartu behar diren egiaztatzeko. Hori egin bitartean jendearentzat itxita egongo da eremua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak