Angiozar Tokiko Entitate Txiki izateari buruzko partaidetza prozesua hasi dute

Txomin Madina Milikua 2021ko eka. 22a, 11:46

SIADECO ikerketa kooperatibarekin elkarrizketak egiten hasi dira bailarako herritarrei eta inkesta bat eta Angiozarko eragile nagusiekin eztabaida fokalak ere egingo dituzte. Uztailean amaituko da partaidetza prozesua.

Joan den astean herritarren aurrean aurkezpena egin ostean, Angiozar Tokiko Entitate Txiki izateari buruzko partaidetza prozesua abiatu dute SIADECO Ikerketa Kooperatibarekin.

Prozesua hasteko, herritarrekin elkarrizketak dabiltza egiten, baina bestelako dinamikak ere egingo dituzte. Hala, era anonimoan betetzeko inkesta bat ari dira prestatzen, eta Angiozarko eragile nagusiekin elkarrizketa fokalak ere egingo dituzte. Arbiaska Guraso Elkartea, Angiozar Jorratzen Garapen Elkartea, San Migel Parrokia, Eskola, Elkarte Gastronomikoa eta sei auzoetako ordezkari izango dira elkarrizketa fokal horietan parte hartuko dutenak. Horietan guztietan jasotakoak batzar irekiekin osatuko dituzte.

Uztailean amaituko da partaidetza prozesua, eta aldi berean, Bergarako Udalak bailarako ondasun eta zerbitzuen azterketa bat egingo du. Behin biak bukatutakoan, elkartu eta proposamen juridiko-tekniko-ekonomiko bat garatuko dute Bergarako Udalarekin eta Angiozarrekin balizko deszentralizazio aukerak jorratzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak