Eguneroko egoeretan kontrako sentimenduak bilatzeagatik bereizten den konpainia da Teatro PezKao. Bere lan guztietan inprobisazioari eginiko tartearen bitartez, emanaldi bakoitza desberdin bihurtzea lortzen du Zaragozako antzerki taldeak.
Hasiera baten, PezKao taldekoak joan zen urteko maiatzean etortzekoak baziren ere, koronabirusaren ondorioz, dena bertan behera gelditu behar izan zen. Hala ere, pare bat saiakera egin ondoren, Bergaran izango dira bi antzezlan ezberdin eskaintzen.
Alde batetik, Cazar un boquerón antzezlana eskainiko dute. Ikuskizun freskoa izango da, stand up comedy formatu amerikarrean oinarritua. Umore beltza eta inprobisazioa batuko dituzten esketx ezberdinak eskainiko dira ikuskizunean.
Bigarren antzezlana, aldiz, De ratas y canguros deituriko lana izango da, non PezKao taldeak mundua ikusteko bere modu berezia eskainiko duen. Apokaliptikoa, adiskidetasuna, gizakiaren maltzurkeria eta zorioneko ergelkeria uztartuko dituen eszena multzo bat ikusi ahal izango da bertan.
Teatro PezKao taldearen Cazar un boquerón antzezlanarekin, Zubitxako eskolan modu egonkorrean eskainiko diren ekimen kultural eta artistikoei hasiera emango zaie.
Horiek horrela, hiru data ezberdinetan eskainiko dira emanaldiak:
- Ekainak 25, ostirala, 20:00etan, Kartzela Zaharrean, De ratas y canguros antzezlana, 5 euro.
- Ekainak 26, larunbata, 20:00etan, Kartzela Zaharrean, Cazar un boquerón antzezlana, 5 euro.
-
Ekainak 27, igandea, 13:00etan, Zubitxako eskolan, Cazar un boquerón antzezlana. Dohain, bereziki auzokideentzat eskainia.