Ez da Bergarako pilotariaren egun onena izan baina hor izan dira herritarrak Beñat animatzen. Zail zeukala bazekiten, baina ez dute esperantza galdu eta amaiera arte animatu dute. Gerturatutakoek zorte txarra izan duela ere aipatu dute baina animo mezuak ere bidali dizkiote eta hurrengoan ere berarekin egongo direla nabarmendu dute.