Goizeko 10:00etan abiatu dira Bergaratik San Martzialera eta behin bertan, Erreka Batzordeko kideek azalpen batzuk eman dizkiete. Beranduago, zuhaitzen arramak hartu eta egurrezko piramide bat egin dute. Ondoren, sagu-zaharrendako eta txoriendako habiak jarri dituzte. Azkenik, inguruko zuhaitzen xehetasun batzuk jaso behar zituzten. Haur zein helduek goiz ederra pasatu dute eta ingurumenarekin gozatzeko aukera izan dute.