Etxezarreta eta Rezusta Udaberri Txapelketako finalerako sailkatu dira

Txomin Madina Milikua 2021ko eka. 19a, 16:09

Bergarako bikoteak 22 eta 11 irabazi du Errenteriakoaren kontra. Ordubetera heldu ez den partidan irabazleak uneoro joan dira markagailuan aurretik.

Aritz anaiak gaur egindakoa biharko finalean errepikatzen badu, Beñat Rezustak aise irabaziko du buruz buruko txapela. Izan nere Aritz Rezustak eta Mikel Etxezarretak osatutako Bergarako bikoteak 22 eta 11 irabazi dio Udaberri txapelketan Errenteriako bikoteari. Ondorioz Nagusien Bigarren Mailako finalerako sailkatu dira.

Egindako lan txukunari esker Bergarako bikotea uneoro joan da markagailuan aurretik, eta aurkariek ez dute emaitzari buelta emateko aukerarik izan.

Finalerako txartela eskuratuta, Rezustak eta Etxezarretak Legazpiko bikotea izango dute txapela irabazteko azken oztopoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak