Futbolari gaztetxoenek kirolaz gozatzeko aukera izan dute, Neska Futbolarien Topaketan

Jone Olabarria 2021ko eka. 19a, 12:25

Neska Futbolarien Topaketa egin dute goizean zehar Bergaran, Bergara Kirol Elkarteak antolatuta, Realaren laguntzarekin. 2007tik 2014ra bitartean jaiotako 60 neska inguruk hartu dute parte jardunaldietan, eta Bergara Kirol elkartetik "pozik" agertu dira emandakoarekin: "Eskerrik asko partaide guztiei, izugarria Agorrosineko irudia".

10:00etan hasi da futbolarien topaketa, Bergarako Agorrosin kirol gunean eta bertan batu diren 60 neskek Realeko teknikariekin entrenamendu saioa egiteaz aparte, atezainen erakustaldia egin dute. Entrenamendu saioaren ostean, merendola txiki bat egin dute eta zozketa eta talde argazkia egin dituzte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak