Bergarako Udal Pilotalekuak bi aldagela izango ditu irailetik aurrera

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 18a, 13:22

Aldagelak berritzeko eta irisgarritasun-arauak betetzeko lanak hasi zituzten astelehenean, eta irailaren 15erako amaituta egotea aurreikusten du Udalak. Guztira, 83.000 euroko obra izango da.

Orain arte aldagela bakarra egon da pilotalekuan, baina espazio hori eta biltegia baliatuta, bi aldagela egingo dituzte. Udalak azaldu duenez "zaharkituta" zegoen aldagela eta ez zen "irisgarritasuna" bermatzen: "Aldagela bakarra egoteak gizon eta emakumeek aldagela erabiltzeko ordutegien kudeaketa zailtzen zuen. Halaber, era honetan, kirol egokitua egiten duten pertsonek ere aldagelak erabiltzeko aukera izango dute aurrerantzean".

Ekainaren 14an hasi ziren obrak eta irailaren 15erako amaitzea espero da. Construcciones Frixi SL enpresari esleitu zaio lana, 83.091,85 euroko aurrekontua aurkeztuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak