Neska futbolarien topaketa, Reala lagun, bihar goizean

Julen Iriondo Mtz. de Zuazo 2021eko ekainaren 18a

Zapatuko 10:00etan hasita egingo dute Agorrosinen neska futbolarien aurtengo topaketa. 2007 eta 2014 artean jaiotako neskentzat da, eta Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin gauzatuko da ekimena –iaz, bertan behera geratu behar izan zen–.

Hain justu ere, Realeko teknikariekin entrenamendua egiteko aukera izango da topaketan; horrez gain, atezainen erakustaldia izango da, eta baita zozketa bat ere. Azkenik, Bergara eta Real Sociedad C taldeen arteko partidua ere egongo da.Topaketan parte hartu nahi duten neskek kanpusbke@gmail.com helbidean eman behar dute izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak