Martutenen dago asteburuan atxilotutako gizona

Julen Iriondo Mtz. de Zuazo 2021eko ekainaren 18a

Zapatutik domekarako goizaldean, aurrekariak dituen 36 urteko gizonezkoak 34 urteko emakumea, bikotekide ohia, mehatxatu eta erasotu zuen, ustez, Barrenkaleko etxe batean. Emakumearen 3 urteko haurra ere gertaeren lekuan zen.

Ertzaintzak atxilotu egin zuen gizonezkoa domeka goizean, indarkeria matxista delitua egotzita. Astelehenean epailearen aurretik pasa eta aske geratu zen, biktimarengana hurbiltzeko debekuarekin. Baina astelehenean bertan hautsi zuen agindua, eta berriro atxilotu zuten. Epaileak Martuteneko kartzelara bidali zuen.

Halakoak maiz egiten dituztenak epailearen aurretik pasa eta aske geratzeak herrian eragin dezakeen kezka dela-eta galdera eginda, Segurtasun Saileko iturriek adierazi dute legea "oso garantista" dela, eta, adibidez, drogen eraginpean jardun izana "aringarri" har daitekeela, eta atxilotua libre geratzea erraztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak